2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

IRAKURBENTURA, aurten berriro

Iazko esperientziari jarraituz, aurten ere Irakurbentura Proiektua abian jarri dugu.
Gaur lehenengo topaketa  izan dugu. Hainbat astetan prestatutako jarduerak aurrera aurrera eraman ditugu bost urteko ikasleekin batera. Ekoiztu dituzten bolak gure institutoko horma irudiak apaintzeko erabiliko ditugu. Elkarrekin lanean egon gara, eta elkarrengandik ikasi dugu. 
Arteagabeitia ikastetxekoei mila esker zuen harreragatik!


2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Euskararen eguna-Zaharrak Berri

Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekintzetako bat aurrean duzuen hau izan da.

4D1 taldekoek ipuin tradizionalak moldatu dituzte.

Denok txikitatik ezagutzen ditugun ipuin unibertsalak aldatu eta istorioaren funtsa mantendurik ere, ikuspuntu berria eskaintzen digute. ISTORIO ZAHAR-BERRI HAUEK IRAKURTZEKO GOGORIK BAI???

Aladino, Txanogorritxo, Ederra eta Piztia, Hansel eta Gretel, Ahatetxo Itsusia, Alice Lurralde Miresgarrian eta Hiru Txerritxoak. 

BERTSIO BERRIAK!!!

BERTSO SAIOA

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen institutuan. Hori dela eta, 4. mailako ikasleek bertso saioa prestatu zuten Euskara ikasgaian, eta areto nagusian guztion aurrean bertsotan aritu ziren. Honako bideo honetan emanaldiaren zati bat ikusi dezakezue:






2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

BISITARIA - KIMETZ ARANA

Abenduaren 4an Kimetz Arana, Trapagarango artzaina eta nekazaria , DBH 3. mailako ikasleekin egon zen  gure institutuan. Hitzaldia Euskararen Eguna ospatzeko egin diren ekimenetako bat izan da.

Hona hemen ikasleok egin zioten aurkezpena:




2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

MATEABENTURA, lehenengo topaketa

MATEABENTURA izeneko esperientziari pasa den euskeraren egunean hasiera eman diogu.
DBH 3. mailako ikasleek El Pilar ikastetxeko LH 2. mailako ikasleekin bi eskola jarduera garatu dituzte, gaitasun logiko-matematikoa  trebatzeko asmoz.

2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA - IKASLEAK EGINIKO SKETCH-ak



Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da, eta 4D2ko ikasleok Sketch  batzuk prestatu ditugu egun hori ospatzeko. Azkenengo hilabetean, eta Heziketa Fisikoa ikasgaia barruan, gorputz adierazmenako unitate didaktikoa garatzen egon gara. Amaierako Sketch hauek lan guztiaren amaiera dira. Zuon gustokoak izatea espero dugu!!






2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

ZUZENA ALA OKERRA

Lipdub honen helburua berdintasuna adieraztea izan da; gizarte honen emakumea  kaltetutako egoeran dago eta hori amaitu behar da.  Baina egoera horiek ez dira berez amaituko; guztiok batera aldatu eta aldarriaktuko behar ditugu.
Berdintasuna adierazteaz gain, kalse modura eta lagun modura elikatu gara guztiok ,nahiz neskak nahiz mutilak . Dibertigarria izan da oso.