2015(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Irakurbentura, bigarren topaketa

Badirudi ikasteak noizbehinka abentura kutsua izan behar duela. Horixe da gure asmoa Irakurbentura proiektuarekin, behar hori asebetetzea.
Bigarren aldiz elkartu dira Irakurbenturan parte hartzen duten ikasleak.
Bigarren topaketa honen sekuentzia garatzerakoan, elkarlana eta komunikazioa izan dira ardatz nagusiak.
Lehenengo ariketan, bost urteko ikasleek puzzle bat osatu ondoren,  ipuinaren protagonistari dagozkion ezaugarriak jakinarazi eta komentatu dizkiete DBHko ikasleek,
Jarraian ipuinean agertzen diren beste pertsonaiei buruz aritu dira, horrela animalien irudiak beren izenekin eta beren onomatopeiekin lotu dituzte.
Egora egoki honetan DBHko ikasleek ipuina kontatzeari, antzezteari ekin diote. Hor ikasgelan hainbat aldiz entsaiatutako lana bost urteko ikasleentzako sorpresa atsegin bihurtu dute.
Ipuina entzun ostean, ulermena bermatzeko sei egoera kronoligikoki ordenatu eta birpasatu dituzte.
Irudimena trebatzeko, txotxongilioak egiten erakatsi diete lagun nagusiek. Hor animaliak kolorez bete dituzte.
Bukatzeko bost urteko ikasleek egindakoaren balorapena adierizi dute pastel batean.
Amaiera goxo-goxo merezi izan du topaketa honek.


2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Mateabentura, bigarren topaketa

Gaur gure Mateabentura proiektuari dagokion bigarren topaketa garatu dugu El Pilar ikastetxeko LH bigarren ikasleekin batera hainbat eskola jarduera elkarrekin jorratuz.
Topaketa honetan zenbakiak eta oinarrizko forma geometriokoak hartu ditugu ardatz.
Hasieran zenbakien ordena adostu era kooperatiboan eta banan-banan itsasontzi batean "sartu" dituzte LHko ikasleek.
Jarraian, sudokua betetzeko prozesudura azaldu ondoren, burututako hamasei sudokuak elkartu dituzte, Minionsak agertzen ziren eszena dibertigarriei forma emanez.
Bukatzeko, simetriak eta translazioak trebatzeko bi ariketa izan dute.
Ordu eta erdi eman dugu elkarrekin, lan trinko, baina emozioz beterik.

2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Tellaetxe Parkea aztertzen

Aurreko asteetan 2.maialko talde guztiak, Ortzadarrek antolatutako ekintza AG21ko programa barruan, Tellaetxe parkera joan ziren.
Helburua, gure inguruko biodibertsitatea ezagutzea, aztertzea eta konpromisuak hartzea.


2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Ordubete magikoa Nerea Astorekarekin

Gaur, otsailak 24, Nerea Astoreka etorri zaigu klasera eta hainbat truko erakutsi dizkigu umeekin nola jokatu jakiteko. .
Martxoan Artegabeitiako ikasleei ipuin bat kontatuko diegunez, truko batzuk erakutsi dizkigu.Xabier
Nik badakit  lotsatia naizela,  baina seguru nago lotsa galduko  dudala umeen aurrean heltzen naizen momentuan. Eneko  Arcos
Umeei pertsonaia gaiztoak agertzen diren ipuinak izugarri gustatzen zaizkie eta marrazki asko dutenak ere bai. Hala ere, ez zaizkie batere gustatzen eskolarekin erlazionaturik daudenak. Jone
Ordua amaitu zenean , ez nuen nahi etxera joan. Eneko Amor Díaz
Gaur goizean Nerea Astoreka etorri zaigu, eta berak esandako gauza batek harritu nau: umeei ez zaizkiela ipuin modernoak gustatzen, tradizionalak baizik. Uxue
Nereak gurekin gauza asko konpartitu zituen, baina gauza guztietatik niri gehien gustatu zitzaidana izan zen txotxongiloena Valentina
Nire ustez guztiok ondo pasatu genuen eta berriro etorriko balitz pozik egongo nintzateke. Irune
Mila teknika daude, baina oso interesgarria iruditu zait nola lortu ahal duzun umeen  begiradak zuk nahi dituzun lekuan jartzea.Kepa
Nik orain lortu behar dudana  nire lotsa umeen aurrean gainditzea da. Aris
Ilusioa ikusten badute, haiek ere interesatuta egongo dira eta beren arrea matenduko dute.Iker Amor
Oso baliagarria suertatu zaigu. Eskerrik asko Nerea! Espero dut gure klasera bueltatzea! Iraia  

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

INAUTERIAK 2015

Normalkuntza programa garatzeko aurten teknologia eta plastika arloetan inauteriei buruzko proiektua trebatu dute DBH 1 eta 3,ko mailetako ikasleek.




Hona hemen gobidapena:
"Inauteriei ongietorria emateko DBH-ko lehenengo kurtsoko ikasleek izugarrizko kartelak prestatu dituzte. Hemen uzten dizuegu muestra txiki bat baina guztiak daude beheko eraikineko sarreran eskegita, gonbidatzen zaituztegu hemendik bueltatxo bat ematera"

2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

SANTA AGEDA

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, institutuko ikasleak Santa Agedari abesteko batu ziren. Hasiera batean DBH 3. mailako ikasleak Gurutzetako kaleetan zehar abesteko asmoa zeukaten, baina egun horretan izan genuen edurtza handia kontutan hartuta institutuan egin zuten. DBH 1. eta 2. mailako ikasleek ere errekreo orduan institutuan bertan egin zuten. Hona hemen egun horretako bideoa: