Aurreko sarreran aurreratu genuen moduan, ekainaren 2an Gioconda Proiektuan parte hartu duten ikasleek ikusitakoaren azalpena eta ikasitakoaren balorapena azaldu dituzte Ospitaleko Areto Nagusian.
Jardunaldi ederra eta hunkigarria izan da.
Ospitaleko web orrialdean agertutako kronika eta Mikel Agirregabiriak egindako sarrera irakur ditzakegu nola garatu den jarduenaldia ondo jakiteko.
Gauza bakarra gehitu liteke: Eszenatokian egon diren hamalau ikasleek senideak bai ospitaleko langileak bai iraskleak harro sentiarazi gaituztela.
2015(e)ko ekainaren 6(a), larunbata
2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
INSTITUTUKO JAIA
Maiatzaren 27an institutuko jaia ospatu zen. Aurten, Batxilergoko 2.mailako ikasleak (GAOE ikasgaian dabizenak) arduratu ziren jaiaren antolakuntzaz. Era askotako jarduerak antolatu zituzten, eta ikasleen parte hartzea nahiko handia izan zen .

Beste alde batetik, oso arrakastatsua izan zen Boleiboleko zelaian antolatu zen eskulan tailerra. Ainhoaren (plastika irakaslea) zuzendaritzapean egin zen ekitaldi hau. Ikasleek era guztietako "kolganteak" egin zituzten, eta emaitza ikusgarria izan zen.
Eguerditik aurrera ekitaldi ezberdinak egin ziren: taldeen arteko ginkana eder bat, Dj festa, kitarra kontzertua (3D2ko Aritz Baz-ek eskeini zuen kontzertua), eta egunaren amaieran Zumba masterclass bat izan genuen. Ikasle asko animatu ziren dantza egiten, eta emaitza ederra izan zen.
Jaiarekin bukatzeko, Agenda 21eko argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen. Aurtengo gaia "biodibertsitatea" izan da, eta irabazleak honako hauek izan ziren: Alisson Andrago (2B2), Jaizkibel Huerta (1B1) eta talde irabazlea 2B2 izan zen.
Eguna futbito txapelketaren finalarekin hasi zen. Bi finala egon ziren: alde batetik, DBH 1. eta 2. mailako ikasleena , eta beste alde batetik, DBH 3. eta 4. mailako ikasleak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleena.
Ordu berean (gimnasioan) Slackline zintan aritzeko aukera izan zuten ikasleak, eta nahi zutenentzako mahai jolas eremu bat ezarri zen ere bai.

Beste alde batetik, oso arrakastatsua izan zen Boleiboleko zelaian antolatu zen eskulan tailerra. Ainhoaren (plastika irakaslea) zuzendaritzapean egin zen ekitaldi hau. Ikasleek era guztietako "kolganteak" egin zituzten, eta emaitza ikusgarria izan zen.
Eguerditik aurrera ekitaldi ezberdinak egin ziren: taldeen arteko ginkana eder bat, Dj festa, kitarra kontzertua (3D2ko Aritz Baz-ek eskeini zuen kontzertua), eta egunaren amaieran Zumba masterclass bat izan genuen. Ikasle asko animatu ziren dantza egiten, eta emaitza ederra izan zen.
Jaiarekin bukatzeko, Agenda 21eko argazki lehiaketaren sari banaketa egin zen. Aurtengo gaia "biodibertsitatea" izan da, eta irabazleak honako hauek izan ziren: Alisson Andrago (2B2), Jaizkibel Huerta (1B1) eta talde irabazlea 2B2 izan zen.2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna
IRAKURBENTURA, eskutik helduta
Irakurbentura Proiektuaren hirugarren topaketa ospatu dugu. Topaketa honetan helburu nagusia elkarrekin disfrutatzea zen. DBHko ikasleek bi eratan disfrutatu egin dute. Bata, sei txokotan Haur Hezkuntzako ikasleek garatu behar zituzten jarduerak azaltzen; bestea Haur Hezkuntzako ikasleak sei txokoetara eraman eta laguntza emanez, froga guztiak ahalik eta ondoen gainditzeko asmoz.
Haur Hezkuntzako ikasleek, haien laguntzaileen eskutik helduta, ilusio handiz eta indar guztiekin parte hartu dute txoko guztietan.
Pinotxo txokoan, gezurrak harrapatu eta puxikak astindu dituzte.
Toy Story txokoan, jostailu bihurtu dira.
Dalmata txokoan, hamaika modutan zenbakiak irudikatu dituzte
Puntu txokoan, Peter H. Reynolds-ek idatzitako ipuina entzun ondoren, haien puntuak marraztu eta txukundu dituzte.
Ipuin Nahasiak txokoan, lau ipuinetako zatiak sailaktu eta ordenatu dituzte.
Piratak txokoan sartzeko ezinbestekoa zen pirata izatea, hori dela eta buruan txano jarri, sorbandan loro koloretsua kokatu eta eskuan ezpata hartu ondoren, Morgan pirataren altxoarraren bila joan dira. Altxorra topatu duten lekuan azken argazkiak egin ditugu.
2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea
Gioconda Osasun Proiektua, aukera ederra!
Escribir en notas adhesivas qué nos ha parecido la visita a diversos servicios hospitalarios y hacer la "foto oficial de grupo" ha sido la manera de concluir una intensa jornada de cuatro horas transitando por el IIS BioCruces en la que hemos conocido y escuchado a personas interesadas por mostrarnos su trabajo. Han sido cuatro horas dedicadas a un aprendizaje activo y estimulante, operando vesículas, cocinando, utilizando microscopios y reanimando corazones.
Pero, en realidad, esta jornada, para nuestro alumnado de 3º de ESO y 1º de Bachillerato, supone participar en una propuesta innovadora que conecta su formación escolar a una institución sanitaria compleja y multifuncional.
Después de las visitas, cada grupo ha compartido lo aprendido y practicado mediante exposiciones orales y composición de presentaciones.
Durante el resto del mes, daremos inicio a la fase final que consiste en elaborar las reflexiones y las valoraciones que se expondrán el próximo día 2 de junio. Se cumplirá así uno de los objetivos educativos planteados en el Proyecto Salud Gioconda, fomentar la colaboración con otras entidades para contribuir a la mejora de los servicios sanitarios y la salud pública.
2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea
GAOEko IKASLEAK - RCP ETA KDA IKASTAROA
Maiatzaren 7an GAOEko ikasleok goiz erdia eman genuen Gurutzetako Ospitalean. Ikastaroan Oinarrizko Bihotz-Birikien Berpizte (RCP) teknika ezagutu genuen, eta KDA - DEA desfibriladorak erabiltzen ikasi genuen. Gainera, bertoko arduradunek Gurutzetako Ospitala birtuala erakutsi ziguten. Bertan, Medikuntzako ikasleek praktikak egiten dituzte hainbat arazoei egokitutako aparatu birtualekin. Adibidez, gure ikasleek besikula baten ebakuntza txiki bat egin zuten laparoskopia teknika erabiliz.
Oso esperientzia emankorra izan zen, eta hurrengo urteotan errepikatzea espero dugu. Beste alde batetik, eskerrak eman nahi diegu bertan egon ziren arduradunei.
Eskerrik asko Aitziber eta Fermin!!
* Honako esteka honetan argazkiak dauzkazue:
https://plus.google.com/photos/100101298660326891485/albums/6147895687822548865?authkey=CL-g0avysf6wRQ
2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena
2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
