2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

MaTeAbEnTuRA, bigarren topaketa

Proiektu honen bigarren topaketa bi ikastetxetan trebatzen egon gara.
Martxoaren 14an, Juan Ramón Jiménez ikastetxean egindakoaren berri Barakaldo Digital-ean daukagu.



2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

EmAKuMEeN IzenEan

DBHko 3D1ko ikasleek , hirugarren ebaluazioaren hasieran, bai euskaraz bai ingelesaz, mintzamena garatuko dute. Proposatutako gaiak "Emakumeen artean" du izenburua.
Horren bidez, ikasle bakoitzak emakume bati buruzko azalpena emango du. Azalpenarekin batera, emakumeen izenak txarteletan idatzi egin dute eta txartelek institutuko horma irudia txukuntzeko balio izan dute.

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

EGUZKI SISTEMA MITOLOGIAREN ESKUTIK

Pasa den astelehenean, otsailaren 29an, DBHko 4.mailako ikasleak Alkartu ikastetxeko LHko 3.mailako ikasleekin elkarlanean aritu ziren.
Hasieran, DBHko ikasleek planeten izenak zein jainkoei dagozkien azaldu zien eta, honekin batera, Lhko ikasleek planeten izenak birpasatu eta mitologiari buruzko kontakizunak trebatu ziztuzten.
Jarraian, landu zuten nola sortu zen Esne-Bidea eta zergatik ditugun urtaroak.
Amaitzeko, LHko ikasleek, azaldutakoari forma berezia emanez, "lapbook" delakoa eratu zuten.


2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

Arratsalde magikoa Nerea Astorekarekin

DBHko bigarren ikasleek  Nerea Astorekak emandako saioari buruz idatzitakoa:

Leire Pelaz16/02/02 Gaur, otsailaren 2an, Nerea Astoreka etorri da gure institutora, saio berezi eta entretenigarria  egiteko eta guk gauza berriak baita harrigarriak ere ikasteko.
SHARON: Nik uste dut denok ere disfrutatu  genuela. Errepikatzea espero dut!!
Paula Pérez Gómez Gaurko ekintza berezia asko gustatu zait,oso dibertigarria izan delako.
Ez nuen espero horrela izango zenik. Bere magia saioa asko gustatu zait. 
Maialen Q.H.: Nire ustez, ikasi ditugun gauza guztiak umeekin oso erabilgarriak izango direlako eta Nereak pazientzia handia izan duelako gurekin. Berak esandako esaldi garrantzitsuenetariko bat: “Gauzak maitasunez eginez gero, emaitzak beti hobeak izango dira”
Leire García: Nereak errobotarena egin zuenean aluzinatuta geratu nintzen. Asko daki umeei buruz, eta berarengandik asko ikasi dut.
IRATI:  Berak aipatutako beste ideia batek ere harritu ninduen: Umeei beti kontantu behar dizkiegula ipuinak, berdin da hamalau urte izatea; agian adin horrekin… nagusientzako ipuinak.
IKER AVEDILLO : Amaitzeko magia truko batzuk egin dizkigu...ni aho zabalik geratu naiz. 
Eider A Gehien gustatu zaidana izan da Nereak errobotarena nola egiten duen ikustea, oso zaila dela iruditzen zaidalako eta oso ondo egiten duelako.
ADRIAN Magia egin duenean ume txikia sentitu naiz .
Ariane Nire amak ipuin asko kontatzen zizkidan eta  nire gustukoenak abesten  zituen; Nerearekin egotean hau guztia gogoratu dut et asko gustatu egin zait berriro gogoratzea.
Jon García gehien gustatu zaidana izan da magia egin zuenean eta txotxongiloekin jolasten egon garenean.
RUBEN DE LA CALLE: Zorioneko arratsalde batean Nerea Astorekarekin egon gara. Nereak ume txikiei ipuinak kontatzen dizkie eta horregatik gurekin egon da guk ume txikiei ipuinak kontatzeko aholkuak ematen

2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

Bihotzez, bikoteka idazten

Irakurbentura proiektua aurrera eramateko, ikasgelan hainbat jarduera garatzen ditugu. Aurten Bikoteka idazten Mintegian parte hartzen dugunez gero, erabaki dugu proposamen didaktiko hau Irakurbentura proiektuari egokitzea.
Hori dela eta, bigarren topaketa prestatzeko asmoz, DBHko 2. mailako ikasleek bikoteka idazteari ekin diote.
Juan Kruz Igerabidek idatzitako Benetako bihotza olerkia eredutzat hartuz, ikasleek pertsonaiak aldatu eta haiei dagozkien ezaugarriak landu ondoren, bikote bakoitzak olerki berri bat sortu, idatzi eta txukundu du. Horrela bilduma ederra lortuta, haur Hezkuntzako ikasleei helaraziko diegu, haiek geure ikasleek egindakoa disfruta dezaten.


2016(e)ko otsailaren 7(a), igandea

JAI SCHOOL programan parte hartzen

Urtarrilaren 27an hasi zen lehenengo urratsak.
Otsailaren 4an Miramon-en izan zen grabazioa eta telebistan ikusteko aukeran datozen 12a eta 15ean


2016(e)ko urtarrilaren 30(a), larunbata

MATEABENTURA, lehenengo topaketaren laburpena

Bideo labur honetan geratzen da ikasleek burututako topaketaren laburpena.
Anima gaitezen hau ikusten, zeren eta bigarrena prestatzen hasiko baikara...