Sartu bezain pronto, argi utzi digute gure zain zeudela.
Arbelean idatzita zegoela eta... ONGI ETORRIAK, Gurutzetako lagunak!
Topaketa egin ondoren, DBHko ikasleek hausnarketa egitea zuten helburu, horretarako galdera bakar bat proposatu zaie: ZER IKASI DUZU?.
Ondorengo aurkezpenean emandako erantzun batzuk irakur daitezke...
2016(e)ko maiatzaren 22(a), igandea
TXILLARDEGI+DBH3D1= KALIGRAMAK
Testu liburuak XX.mendean sortutako literaturari azken unitateetan ekiten dio. Hasieran azaltzen du garai horretan idazleek aldatzeko beharra adieratzen dutela, eta, honekin batera, euskal literatura agertu zen lehenengo adibidea ematen du, Txillardegik Leturia gaztea asmatu zuenean.
Honekin lotuta, DBH 3D1ko ikasleek idazteko proposamena trebatu dute, liburuan agertzen den testua kaligrama bihurtuz, Hona hemen ekoiztu dutena...
2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata
DBHko Latin proiektua Ibaibe ikastetxean
DBHko Latin ikasleak Ibaibeko LH 3 mailako ikasleekin, hamar taldetan antolatuta, atzo ordu eta erdi betebetean lanean aritu ziren Eguzki-Sitema mitologiaren eskutik proiektuari benetako forma emanez.
Proiektu honek dituen helburu nagusiak kudeatzeko eta bermatzeko, DBHko ikasleek beraien ikasgelan ikasitakoa LH 3mailako ikasleei azaldu eta ulertarazten diete eta, honekin batera, ELKARREKIN erabaliak hartu, materiala egokitu eta ekoizpen berezia, lapbook delakoa kasu honetan, sortzen dute.
Proiektu honek dituen helburu nagusiak kudeatzeko eta bermatzeko, DBHko ikasleek beraien ikasgelan ikasitakoa LH 3mailako ikasleei azaldu eta ulertarazten diete eta, honekin batera, ELKARREKIN erabaliak hartu, materiala egokitu eta ekoizpen berezia, lapbook delakoa kasu honetan, sortzen dute.
2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena
SAFER INTERNET DAY
Bideo honekin batera, gehiago jakin nahi izanez gero, egokitutako aurkezpena:
DBHko ikasleak ZIENTZIA AZOKAN
Pasa den
larunbatean,apirilak 23, Zientzia Azoka ospatu zen Bilboko Plaza
Berrian. Azoka honetan, ikasleok urtean zehar egindako zientzia
proiektuak erakusten ditugu.


Gurutzetako
institutuko bi talde joan ginen: Pinkytalde eta Free Güifi. Bi talde
ginenez gero,teknologia klaseetan landutako bi proiektu aurkeztu
genituen. Gure proiektuak haurdun dauden emakumeentzako APP-a eta etxe
domotiko bat izan ziren.
Larunbatean,
goiz osoa eman genuen gure proiektuak plazara hurbiltzen zen jendeari
azaltzen. Arratsaldean ,berriz, diploma eta sari banaketa egin zen.
Horretaz aparte, beste institutuetako proiektuak ikusteko aukera izan
genuen.


Oso egun ona pasa genuen, giro onean eta zientziaz inguratuta. Anima zaitezte hurrengo urteetan joaten!
2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena
DBH 2D1koak Irakurbentura garatzen
Bigarren topaketa garatzeko eguna ailegatu zen, ikasgelan hainbeste lan egindakoa helaratzeko uneari buruz hemen ikasleek idatzitakoa:
LARA RODERO: Nik
oso txarto hasi nintzen… ez nekien nola hasi, ez nekien zer ezan, lotsa asko…
desastre bat. baina gero paperak antolatu nituen, umeekin hitz egiten hasi
nintzen zer gustatzen jakiteko eta azkenean askatu egin nintzen eta konturatu
nintzen umeekin komunean gauza asko daukala. Barre asko egin nuen txotxongiloak
egiten, irudimen gehiegi daukatelako!
JONATHAN
PUCCINI: Zergatik
tutu magikoak? Umeek oso ondo egiten zutenez eta ondo pasatzen zutenez,
primeran sentitzen nintzen. Nik uste dut oso ondo egin genuela nagusiok ere.
Ume txikien magia guri heldu zitzaigun eta horrek niri poz handia eman zidan.
PAULA
PINTO TELEPATIKOAK? EZ,
ADISKIDE ONAK Atzo
arratsaldean bost urteko umeei buruz gauza zoragarri bat deskubritu nuen.
Txotxongiloak egiterakoan, ume bakoitzak animalia ezberdin bat aukeratu behar
zuen. Sei animalia ezberdin sei umerentzat.
Eta orain politena dator: denak paperen gainean bota ziren eta bakoitzak
ezberdin bat hartu zuen itzelezko adiskidetasuna erakusten.
ADRIÁN
MONTEJO Asko
disfrutatu dut ikustean neska-mutilak fitxak egiten eta laguntza eskatu gabe
elkarri laguntzen.Txotxongiloak nola egin oso azkar ulertu zuten eta primeran gelditu zitzaizkien.Haiek ere
gero ondo pasatu zuten txotxongiloekin jolasten.
AITOR
ENRÍQUEZ Ni
gehien harritu ninduena izan zen nola
umeek Tasiori kasu egiten zioten harrituta eta baita ere umeen poza
txotxongiloekin jolasten ikustea. Umeek pozik ikustea erraza da, baina, nire ustez, denak zuri
begiratzea arreta ipintzen oso zaila da.
IRATI
DE JUAN Zer
momenturekin hasi eta zeinekin bukatu? Hau bai arazoa! Gehien harritu ninduena,
talde txikian ipuina kontatzea izan zen, umeek nik espero ez nuen era batean
jokatu zutelako. Animaliak antzezten nengoela, haiek ukitu nahi
zituzten eta nik, animaliei bizia emateko, txotxongiloak ukitzean koz egingo
balute bezala egiten nuen eta haiek azkar eskua kentzen zituzten koz ez
egiteko, barrez lehertzen.
RUBÉN
DE LA CALLE Uste
nuen ez zidatelako kasurik egingo edo...Baina ikusi nuenean umeen aurpegiak
niri begira, ahoa zabalik, klasean baino hobeto egin nuen ipuina. Mila esker,
lagunak!
JULENE
VISA Topaketa
zoragarri eta harrigarri horri bukaera emateko aldia. Andereñoak “musuak eman”
esan eta sei edo zazpi ume buruari buelta eman zioten ni bilatzeko asmoz.
Korrika eta irribarrez, nire besoetara etorri ziren eta bihotza musuz handitu
zidaten. Izugarrizko maitasuna, imagina...🙈💕
2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena
MaTeAbEnTuRA, bigarren topaketa
Proiektu honen bigarren topaketa bi ikastetxetan trebatzen egon gara.
Martxoaren 14an, Juan Ramón Jiménez ikastetxean egindakoaren berri Barakaldo Digital-ean daukagu.
Martxoaren 14an, Juan Ramón Jiménez ikastetxean egindakoaren berri Barakaldo Digital-ean daukagu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


