2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

STARTINNOVA, egindakoaz hitz egiten

Berrikuntza bultzatzeko asmoz Startinnova programan parte hartzea erabaki genuen ikasturte hasieran. 
Gaur aukera ederra izan dugu egindakoaz zein ikasitakoaz hitz egiteko gure babesleekin, Barakaldoko udaletxekoekin hain zuzen ere.
Eskertzekoa da egindako bisita eta adierazitako interesa.


  

SKI IRTEERA - VALDEZCARAY

Abenduaren 17an DBH 4. mailako eta GAOEko ikasleak Valdezcaray ski estaziora joan ginen. Irteera hau Gorputz Hezkuntzako Mintegiak programatu zuen, baina antolaketaren ardura GAOEko ikasleek hartu zuten, 2. ebaluazioaren proiektu bezala. Eguna oso ondo joan zen, eta irteeraren argazkiak hemen dauzkazue erakusgai.

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

NEREA ASTOREKA-k ekarritako maleta


Oso maleta berezia zen. 
Ipuinez, panpinez eta txontxongiloz beteta zegoen maleta ireki bezain pronto, panpinak aulkietan eserita, txontxongiloak lurrean etzanda eta ipuinak  ikasgela erdian pilatuta geratu ziren, ikasleen zain agian.
Horrelako hasiera  eman dio saioari. Dirudienez, entzuleen arreta erakartzea da ezinbesteko helburua.
Irakurbentura proiektua dela-eta, Nerea Astoreka DBH2B1 ikasgelan egon da. Ipuinak kontatzeko orduan hainbat aholku eta truko azaldu digu. Teknika eta bihotza elkartuz gero, ipuinak trebatzeak ikasleen formazioa hobetzen du arlo askotan, batez ere komunikazioan eta autonomian. Horretan gaude eta.

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

GABONAK MUNDUAN

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek munduan zehar nola ospatzen diren gabonak landu dute. Gai hau zuzenean dago lotuta AG21ko gai nagusiarekin, hau da Bioaniztasuna. Lehengo informazioa atera dute (euskera eta ingeleseko orduetan), eta gero informazio horrekin plastikako eta teknologiako orduetan panel bat osatu dute.


2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

BISITARIA - Maider Yabar

Pasadan abenduaren 4an Maider Yabar, Buruz Behera Zirku eta Antzerki Konpainiako kidea, DBH 3. mailako ikasleekin egon zen berriketan gure institutuan.



Baina, nor da Maider Yabar?
Maider Yabar zirku eta antzerki eskola ospetsuetan trebatu zen: Rio de Janeiro, Habana, Madril, Bordela, Tolosa, Okzitania…
1998tik aurrera profesionalki dihardu zirkuan eta antzerki zereginetan.
Ttantaka, Vaiven eta Hika konpainietan ibibide luzea egin ondoren, Azulkillas Zirku eta Kale Antzerki Konpainia sortu, eta sei urtetan jardun zuen binakako lanetan.
Orain, abentura berri bati aurre egin nahian, bakarkako lanari ekin dio, testu antzerkia airezko akrobaziekin, pantomimarekin eta poesiarekin uztartzeko asmoz.


Adi!!!

Maider Yabarrek sari eta izendapen ugari jaso ditu bere ibilbide profesionalean zehar:
· Emakumezko antzerki aktorerik onena izendatu zuen Euskal Aktoreen Batasunak 2000. urtean, Vaivén Producciones taldearen Sinvergüenzas/Lotsa gabe obran interpretatu zuen pertsonaiagatik.
· Donostia Saria 2001, euskaraz antzertutako obra onenari: Sinvergüenzas/Lotsa gabe, Vaivén Producciones.
· Euskal Konpainiarik Onena saria Azulkillas Konpainiari, Leioako Off jaialdian 2005. urtean: Encubando la luna.
· Azulkillas Konpainiarekin Golfes Circ e la Fira de Circ de Trapezi Vilanova i la Geltru 2006 saria.





Eskerrik asko Maider gurekin egoteagatik!!!




2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

IRAKURBENTURA PROIEKTUA, lehenengo topaketa

Ikasturte hasieran DBH 2B1ko ikasleei HH-LH ikastetxe batean irakurmenari dagozkion hainbat jarduera garatzea proposatu genien euskara irakasleok.

Ikas-proiektu honek  ikasleen euskararen ezagutza eta erabilera hobetzea du helburu nagusia.
Lehenengo topaketa euskararen egunean izan zen.