2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Ekainak 17, hirugarren topaketa El Pilar ikastetxean

Ikasturteari bukaera ederra emateko aukera paregabekoa izan dugu, El Pilar ikastetxean, Mate@benturari dagokion hirugarren topaketa garatu dugulako.
Hasierako hamabost minutuak txokoak egokitzen eta LHko ikasleei azalpenak ematen igaro dira.
Hurrengo ordubete txokoz txoko ibili gara :
  • Orduak erlojuetan kokatzen
  • Gorputzarekin zenbaki kapikuak irudikatzen 
  • Adimen espaziala trebatzeko koloredun gomak luzatzen 
  • Segidak betetzen
  • Besoak eta hankak mugitzeko zenbaki bikoitiak eta bakoitiak erabiltzen
  • Logikari ekinez asmakizunak ebazten
Orain dela bost urte proiektu hau martxan jarri genuen, eta topaketa honetan, aurrekoetan bezala, bihotzez egiten dugunak ahaztezin bihurtzen gaituela ik💕si dugu.



2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

Mate@benturatzen Gurutzeta ikastetxean

Astearteko arratsaldean, Hauspoa dela eta, DBHko 2.,3, eta 4. mailetako hainbat ikasle Gurutzetako ikastetxeko LH-ko 2.mailako ikasleekin elkartu ziren Mate@bentura proiektua trebatzeko.
Oso esperientzia egokia gure ikasleek zeharkako konpetentziak indar ditzaten.
Topaketaren lehenengo aldian, gure ikasleek LHko ikasleei ulertazari diete zer den eta zertan datzan simetria eta, honekin batera, alfabetoa erabltzen dugunean, matematikari ekiten diogula azaldu diete.
Bigarren partean, tan-gram-ak eta kartesiar koordenatuak lan-ardatza izan dira.
Lan egiteko giro z😍ragarrian aritu dira eta elkarrengandik gogotsu ikasi dute.
Mila esker  Gurutzetako tutoreei eta ikasleei!

2019(e)ko otsailaren 12(a), asteartea

Hauspoaren bidez, Elkar@Bentura Gurutzeta ikastetxean

Atzo, arratsaldez, Hauspoa programan parte hartzen duten DBHko hogei ikasle Gurutzeta ikastetxeko bost urteko ikasleekin elkartu ziren Elkar@bentura proiektua garatzeko.
Taldeak osatu ostean, DBHko ikasleek HHko ikasleei bi jarduera proposatu zieten.
Lehenengoan, simetria kontzeptua lantzearekin batera, tximelatez b🌈tetako taldeko mosaikoa osatu zuten.
Bigarrenean, an🐧maliak txukundu, moztu eta tolestu ostean, komekokos-ak agertu dira; honek aukera ederra eman die elkarrziketak sortzeko, gure ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzeko.

Pozgarria izan da egindako lana.
                                 Mil💝 esker Gurutzetako HHko tutoreei eta ikasleei


2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

Mate@bentura El Pilar ikastetxean

Abenduaren 10ean DBHko 4B-ko ikasleak El Pilar ikatsetxeko LH-ko 2.mailako ikasleekin elkartu ziren Mate@bentura proiektuari hasiera berria emanez.
Ordubete eta erdia ber🕙hala igaro zen ondorengo jarduerak burutzen:
  • Simetriak landu ondoren, hexagonak kolorez eta informazioz bete dituzte LH-ko ikasleek.
  • Braille alfabetoaren sorrera entzun ostean, taldeko leloa  Braile eratan idatzi eta taldeko mosaikoa egokitu.
  • Kartesiar koordenatuak erabiltzen ikasi eta pertsonaia misteriotsuak konpondu dituzte
  • Bukatzeko, tan-gramaz irudiak trebezia handiz sortu dituzte. 

2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

ELKAR@BENTURA, hirugarren topaketa

Atzo, ekainaren 20a,  DBHko ikasleentzat ikasturte honen azken eguna izateaz gain, DBHko2Akoek betirako gogoratuko duten eguna izango da.
Elkar@bentura hirugarren topaketa garatu zuten Ibaibe ikastetxean.
Topaketa honek dituen helburu nagusiak honako hauek dira:
- Autonomiaz txokoak bideratzea.
- HHko ikasleen elkarlana kudeateza
- Ardura eta kemena ardieraztea

2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

ADN-ari dagokiona DBHko 4koaren eskutik

Bio-Geoko 4.mailakoek egindako bideoa sarrera honetan ikus daiteke.
Klasean landutakoa bideo batean azaldu behar zuten eta gelakide guztiek parte hartu behar zuten lanean.
Bertan ADNaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena azaltzen dituzte.
ADNak gordetzen duen informazioa zelan bikoizten den eta  informazio hori, proteina zelan bilakatzen den azaltzen da.

NUTRIZIO SISTEMA DBH 3Bkoen eskutik

Nutrizio funtzioa hobeto ulertzeko , DBHko 3 Bko ikasleek funtzio horretan parte hartzen duten lau aparatuei buruzko bideoak egin dituzte. 
Nutrizio ez baita bakarrik elikagaiak liseritu, mantenugaiak eta oxigenoa zeluletara eraman behar dira eta hondakin metabolikoak eta CO2a zeluletatik eta gorputzetik kanporatuak izan behar dira. 
Hori guztia burutu ahal izateko digestio aparatua, arnas aparatua, iraitz aparatua eta zirkulazio aparatuak beharrrezkoa ditugu, hau da, nutrizio funztioa burutzeko beharrezkoak diren 4 aparatuak.