2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

IRAKURBENTURA, eskutik helduta

Irakurbentura Proiektuaren hirugarren topaketa ospatu dugu. Topaketa honetan helburu nagusia elkarrekin disfrutatzea zen. DBHko ikasleek bi eratan disfrutatu egin dute. Bata, sei txokotan Haur Hezkuntzako ikasleek garatu behar zituzten jarduerak azaltzen; bestea Haur Hezkuntzako ikasleak sei txokoetara eraman eta laguntza emanez, froga guztiak ahalik eta ondoen gainditzeko asmoz. 
Haur Hezkuntzako ikasleek, haien laguntzaileen eskutik helduta, ilusio handiz eta indar guztiekin parte hartu dute txoko guztietan.
Pinotxo txokoan, gezurrak harrapatu eta puxikak astindu dituzte.
Toy Story txokoan, jostailu bihurtu dira.
Dalmata txokoan, hamaika modutan zenbakiak irudikatu dituzte
Puntu txokoan, Peter H. Reynolds-ek idatzitako ipuina entzun ondoren, haien puntuak marraztu eta txukundu dituzte.
Ipuin Nahasiak txokoan, lau ipuinetako zatiak sailaktu eta ordenatu dituzte.
Piratak txokoan sartzeko ezinbestekoa zen pirata izatea, hori dela eta buruan txano jarri, sorbandan loro koloretsua kokatu eta eskuan ezpata hartu ondoren, Morgan pirataren altxoarraren bila joan dira. Altxorra topatu duten lekuan azken argazkiak egin ditugu.

1 iruzkin:

  1. Zorionak koadrilla! Lan ederra egin duzue oraingoen ere, lehenengo lerroan aritu zaretenok zein hariak mugitzen egon zaretenok.

    mila esker.

    Ana Mendi

    ErantzunEzabatu